INdomo"INdomo" etxe barruko diseniua egiten duen enpresa da. Gure profesionaltasunetik zure etxea edo aretoa era moderno eta funtzional batera egokitzen dugu, beti ere, zure nahiak eta beharrak kontutan izanik.
Zuk zeuk irudikatzen duzun guztia guk errealitatea bihurtzen dugu.
Etxe barruko disenuari eskeinita urteak eta urteak dira eta pozik gelditu diren bezeroen zerrenda luze batek bermea ematen digu, ezbairik gabe, behar bezalako zerbitzua eskeintzeko. Bezeroarekiko harremana oso hurbila da. Berak zuzenean parte hartzen du pentsatu edo amestu duen aldaketa etxe edota negoziorako.
Bezeroa da aldaketa horren protagonista, guk bakar-bakarrik laguntza eskeiniko diogu ametsa errealitatea bihurtzeko.
Etxe edo aretoan eman nahi den irudi aldaketari buruzko uneoro iritziak eta aholkuak ematen ditugu. Betiere, egindakoa zure gustokoa eta barruko disenuen tendentzei jarraituz.
Autocad programari esker, etxean edo lantokian sortuko diren beharrei egokitzeko eginda dagoena goitik behera alda dezakegu.
Gure proiektuei berrikuntza berri bat gehitzen diegu, domotika, alegia. Modu honetaz bat egiten dugu teknologia berrien garapenarekin zure lana errazteko eta etxean egotea askoz atseginagoa egiteko.